Saltar al contenido principal
GIPUZKOA
ContactaMapa Web
Síguenos enFacebookEnlace a la cuenta del Consejo General del Trabajo Social en FacebookYoutubeEnlace a la cuenta del Consejo General del Trabajo Social en Youtube

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

viernes 26 de febrero de 2016

2015ean Europar Batasunak Siria, Afganistan eta Irak bezalako herrialdeetako gerra eta gatazketatik ihesi doazen milioi bat gizaki baino gehiago jaso ditu. Ez dira etorkinak, beraien herrialdeetan mehatxuak jasotzen ari direnak baizik, benetakoak eta larriak. Leku seguruan babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira, lehergailuetatik eta heriotzatik urrun.

Europar Batasunera iristeko bidaia oso arriskutsua egiten dute eta gehienetan diru zenbateko izugarriak ordaindu behar izaten dituzte, pertsonekin trafikatzen dutenek bereganatzen dituztenak. Sufrimendua handia jasaten dute, etsipena, mina, nekea eta giza eskubideen abusua, baita haien eskubideena ere.

Gizaki hauek ez dute euren bizitza atzean utzi nahi, ezta beren familiak ere, oraindik ere bizirik badaude. Europara iritsi ahal izateko sekulako esfortzua egiten dute. Gutako edonork bezala, gizaki hauek ez dute bidaian zehar jasaten duten gosea pairatu nahi, ezta egarria, tortura, tratu txarrak edota bortxaketak ere. Baina hori jasaten ari dira, segurtasuna nahi dutelako eta benetan beraien familiak heriotzatik urruntzea nahi dutelako.

Turkian, gizaki hauek, kontrabandista eta pertsona trafikatzaileei aurre egin behar diete. Ontzi kaskarretan bidaltzen dituzte, salbamendu-jaka faltsuekin eta nabigatzen aditua den inor gabe.

Iaz 3.700 pertsona baino gehiago zendu ziren Mediterraneoan, 2016ko urtarrilean 200 baino gehiago. Askok europar kostaldera bizirik iristea lortzen dute, batez ere Greziara. Hiru hilabeteko haurra besoetan duzunean, blai eginda, eta ikusten duzunean bere ama ez dela gai hau eusteko, erabat izuturik eta nekaturik dagoelako Egeo zeharkatu ostean, ohartzen zara egoera honek amaitu egin behar duela. Europak pasabide segurua eskaini beharra dauka.

Europak eta Espainiak gerratik ihesi doazen pertsonak lagun ditzakete, arazoa ez da Greziarena. Europak eta Espainiak laguntza eman dezakete errefuxiatu eta etorkinak gizaki gisa trata ditzaten. Ziur Gerra Zibilarekin eta Bigarren Mundu Gerrarekin hori ikasi dugula.

Gobernuek gerrak eta gatazkak geldiaraz ditzaten eskatzen dugu. Espainian eta Grezian errefuxiatu zein etorkinentzat pasabide segurua eskatzen dugu. Lagun diezaiegun guztion artean gizaki hauei merezi duten ongietorria ematen. Mesedez, defenda ditzagun hainbeste urteren ostean lorturiko europar baloreak eta giza eskubideak.
WHATSAPPEZ KONTAKTATZEKO:610 20 54 83

ATXIKIMENDUAK ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

Comentarios

Aún no hay comentarios