Saltar al contenido principal
GIPUZKOA
ContactaMapa Web

Sexu esplotazioaren biktimentzako aterpea irekiko du Emakundek

jueves 8 de marzo de 2018 Berria

Pertsonen salerosketari buruzko diagnostiko bat osatzen ari direla iragarri du Izaskun Landaidak Eusko Legebiltzarrean

Sexu esplotazioaren eta salerosketaren biktima izan diren emakumeei aterpea emateko «baliabide berri bat» martxan jartzen ari direla iragarri zuen atzo Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideerako eta Berdintasunerako Batzordean egin zituen adierazpenok, parlamentariek egindako galderei erantzunez —Ahal Dugu-ko Eukene Aranak eskatu zuen agerraldia—

Euskal Herrian emakumeak eta haurrak sexu lanetara behartzen dituzten sareak badirela gauza jakina da; azken hilabeteotan atxiloketa batzuk egin ditu Ertzaintzak. Gutxitan jakiten da, ordea, zer gertatzen den prostituzio saretik ateratako emakumeekin; sarritan, paperik gabeko migratzaileak izaten dira, eta ez dute bestelako bizilekurik. Landaidak azaldu duenez, Estatuaren eskumeneko programak edo gobernuz kanpoko erakundeak arduratzen dira gehienetan haietaz. Orain, Emakundek Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako «larrialdiko egoitzazko baliabide bat» sortu nahi du, babes sare zabalago horretan txertatuko dena. Urte amaierarako martxan egotea espero dutela gaineratu du.

Horrez gain, iragarri du giza salerosketari buruzko koordinazio mahaia —instituzioek eta gizarte eragileek osatzen dute— diagnostiko bat prestatzen ari dela.

Texto del enlace…

Comentarios

Aún no hay comentarios