Saltar al contenido principal
GIPUZKOA

Zaintzaile ez-profesionalek Gizarte Segurantzan kotizatu ahal izango dute

viernes 13 de julio de 2018 Berria

Zaintzaileek mendekotasun maila bat aitortua dutenen senideak izan behar dute. Espainiako Gobernuak atzo jakinarazi zuen horren berri

Mendekotasun mailaren bat aitortua duten senideen zaintzaile ez-profesionalei Gizarte Segurantzan kotizatzeko eskubidea emango die berriro Espainiako Gobernuak, Carmen Monton Osasun ministroak atzo Kongresuan jakinarazi zuenez. Eskubide hori duela urte batzuk aitortu zuen gobernuak, baina bazterrean utzi zuen PPk. Montonek berriz hartzea erabaki du orain. Era berean, iragarri zuen neurri sorta bat lantzen ari direla osasun eskubideak eta gizarte zerbitzuak berreskuratzeko. Adierazi zuen, adibidez, «datozen asteetan» onartuko dutela osasun arretaren unibertsalizazioa berrezartzeko dekretua. Botiken berrordainketa ere aipatu du Montonek: sendagaiak berriz ordaintzeko sistema bertan behera utziko du, diru sarrera txikienak jasotzen dituzten pentsiodunengandik hasita.

Urte honen amaieran berrezarri nahi diete profesionalak ez diren zaintzaileei kotizatzeko eskubidea; hala, zaintza lana dela aitortuko du gobernuak. Zaintzaile horien %90 emakumezkoak dira, eta neurri horrekin 180.000 izango dira onuradunak. Montonek gaineratu du asmoa duela 2019. urterako familia ahulenei laguntza eskaintzeko estrategia bat garatzeko.

Eskaera homeopatiaz

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari eskatuko dio produktu homeopatikoak botikatzat gehiago ez hartzeko. Carmen Montonek froga zientifikoen aldeko jarrera irmoa erakutsi du, eta gaineratu du homeopatiak ez duela sendatzen. Adierazpen horrekin batera, sendagaien merkatuan «ordena» jarriko duela esan du, eta giza osasunerako baliogarriak diren botiken baldintzak erregulatuko dituela.

Horrela, ministroak adierazi du beharrezkoak diren «legezko mekanismo guztiak» martxan jarriko dituela merkatuan soilik botika baimenduak egon daitezen, eta ez du baztertu zigorrak jartzea legea betetzen ez duten horiei aurre egiteko.

Comentarios

Aún no hay comentarios

Ongi etorri Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargoaren web orrira.

Bienvenidos a la página web del Colegio Oficial de Trabajo Social de Gipuzkoa. 

   Gizarte Zerbitzuak Denontzat

 

Javier de Barkaiztegi, 21, entlo. C

20010 Donostia

 

Ordutegia / Horario:    10,00 - 13,00

Astelehena eta asteazkenetan  Lunes y miércoles :17,00-19,00

 

 

 

TLF:943 47 32 87

FAX:943 47 30 70

 

www.trabajosocialgipuzkoa.org 

 

gipuzkoa@cgtrabajosocial.es

colegio@trabajosocialgipuzkoa.org

 

 

 

Colegio Oficial de Trabajo Social de Gipuzkoa

Javier Barkaiztegi, 21, entlo. C

20010 Donostia

Redes sociales

Síguenos en

Pago seguro