Saltar al contenido principal
NAVARRA

Colegiados - ventanilla única EUS

  

Zer da Gizarte Langintzaren Leihatila Bakarra (GLLB)?

 

Gizarte Langintzaren Leihatila Bakarra http://cgtrabajosocial.com/navarra/ventanilla_unica helbidean aurkitzen da, eta Gizarte Langintzako Kontseilu Nagusiak Espainiako Gizarte Langintzako Elkargoekin elkarlanean garatutako ataria da, honako Lege hauetan eskatutako baldintzak eta betebeharrak betetzearren: batetik, azaroaren 23ko 17/2009 Legea, zerbitzu-jardueretan askatasunez sartzeari eta aritzeari buruzkoa; eta, bestetik, abenduaren 22ko 25/2009 Legea, hainbat lege aldatzeari buruzkoa, zerbitzu-jardueretan askatasunez sartzeari eta aritzeari buruzko Legera egokitzeko.

Atari hau Lehendakaritza Ministerioaren Leihatila Bakarrarekin (www.eugo.es) integratuta dago, eta atari honetara sartu den edozein herritarrari izapidearekin jarraitzeko aukera ematen dio hautatutako lanbidearen leihatilatik.

Norentzat da ataria?


Ataria Gizarte Langintzako profesionalei edo Gizarte Langintzaren Elkargoekin loturiko informazio lortu edo izapideak egin nahi dituzten herritarrei zuzenduta dago; zehazki, Kontseilu Nagusiaren edo Elkargoen funtzionamenduari buruzko informazioa kontsultatu nahi duten herritarrei (haien memoria edo kode deontologikoa, elkargo-batzarraren deialdiak kontsultatzea) edo elkargo batean alta eskatzea edo erreklamazio bat egitea bezalako izapideak egin nahi dituztenei.

Halaber, beste kontsulta-motaren bat edo Elkargo baten edo elkargokide baten aurka kexa edo erreklamazioa aurkeztu nahi duten elkargokide eta herritarrentzat da. Horretarako, informacion@cgtrabajosocial.es helbidera posta elektronikoa idatzi behar dute edo http://cgtrabajosocial.com/navarra/incidencias helbidean sartu.

Elkargoaren eremua


Ondorengo esteketan, NAFARROAKO Gizarte Langintzaren Elkargoaren ataletara sar zaitezke, dagozkien izapideak egin ahal izateko.

Alta-eskaera inprimakiaren bitartez egin daiteke, baina ez da gauzatuko Elkargoan beharrezko dokumentazioa aurkeztu arte. Dokumentazio osoa Elkargoan aurkeztu beharko da edota eskaneatu eta posta elektronikoz bidali.

Herritarren eremua


 

Colegio Oficial del Trabajo Social de Navarra

Calle Irunlarrea,54 bajo

31008 PAMPLONA

Redes sociales

Síguenos en

Pago seguro