Gizarte Langintza larrialdietan (70 ordu)
- Lugar
- Online-presencial
- Teléfono de contacto
- 943473287
- Email de contacto
- gipuzkoa@cgtrabajosocial.es
- Precios
-
- 30,00€ Ostatuaren kostua/Precio alojamiento
- 35,00€ Ostatuaren kostua (gaua-otorduak) barne/Precio (alojamiento y dieta)
Inscripción cerrada.
Krisi-, larrialdi- eta hondamendi-egoeretan gizarte langileek beste profesional batzuekin batera duten zeregina ezinbestekoa da, diziplina anitzeko esku-hartzea eskainiz.
Testuinguru horretan, Gizarte Langintzako profesionalak eta gizarte-zerbitzuak larrialdiari irtenbide integrala emateko prozesuan parte hartzera deituta daude, beren espezifikotasunetik abiatuta: gizarte-arreta, larrialdia gertatu baino lehen prestatu behar dena.
Gizarte langileek — laguntzako profesional gisa — etengabeko prestakuntza eta espezializazioa behar dute larrialdi-egoeretan arreta eman ahal izateko eta erantzun profesional eta koordinatua emateko.
Estatuan, Gizarte Laneko Elkargo askok larrialdi-kasuetan erantzuteko sortu eta prestatutako larrialdi-talde adituak dituzte. Espainian bizitako azken hondamendietako bat DANA izan da, eta Valentziako Larrialdietako Taldeak estatuko beste elkargoetako larrialdi taldeen laguntza izan zuten, besteak beste, Madril, Katalunia eta Aragoiko Elkargoko larrialdia taldeak eta Gizarte Laneko Kontseilu Orokorreko GLEHEak (Gizarte Larrialdietan Esku Hartzeko Estatuko Taldea).
Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Elkargoak larrialdietako talde profesional bat sortu nahi du, borondatez parte hartu nahi duten elkargokideek osatua. Aldi berean EAEko larrialdi taldea osatuko lukete Bizkaiko eta Arabako kideekin batera. Aditu talde honetan parte hartu ahal izateko partaideek gutxienez larrialdietan 100 orduko prestakuntza izan behar dute.
Talde horiek egonkorrak izango dira denboran zehar, eta larrialdietako taldeko kideek etengabeko prestakuntza derrigorrezkoa izango dute.
Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da gure kolektiboari ezagutza psikosozialak hurbiltzea, larrialdi-egoeretan esku hartuz lagundu ahal izan dezaten modu profesional eta koordinatuan. eta horretarako, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako Elkargoek 70 orduko ikastaro hau antolatu dugu, aurretik Gizarte Laneko Kontseilu Orokorrak eman zuen 30 orduko prestakuntzari jarraipena emanez.
Elkargoak doan eskainiko du prestakuntza-ibilbide hori, 100 ordura iritsi arte, baita etorkizuneko prestakuntzak, topaketak, larrialdi simulazioetan parte hartzea, administrazio publikoekin hitzarmenak eta abar ere.
Azken helburua 2026ko lehen sei hilabetean Gipuzkoa eta EAEko gizarte langileez osatutako larrialdi-taldea edukitzea larrialdi edo hondamendi bat gertatuko balitzateke Babes Zibilarekin batera koordinatu eta aktiboki eskuhartu ahal izateko.
Inscripción cerrada.

