Tailer praktikoa. Emozioen erregulazioa eta higadura profesionalaren prebentzioa
- Lugar
- Elkargoan eta online / Presencial en el Colegio y online
- Teléfono de contacto
- 943473287
- Email de contacto
- gipuzkoa@cgtrabajosocial.es
- Precio
-
- 0,00€ Dohainik - Gratuito
- Horario
- lunes 9 de noviembre de 2026 de 16:30 a 19:30
Inscripción cerrada. Se ha alcanzado el número máximo de inscritos.
Gizarte langileon Autozainketa Gipuzkoako Gizarte Langintzako Elkargoko lan ardatzetako bat da.
Gure elkargokideei zuzendutako hainbat ekintzari jarraipena emanez, tailer praktiko hau antolatu dugu, lanbidearen eguneroko jardunean egiten ditugun esku-hartze sozialek sortzen diguten* inpaktu emozionala* erregulatzen ikasteko.
Emozioen erregulazioari eta higaduraren prebentzioari buruzko tailer praktikoa.
Helburuak:
- Estres-egoeren eta eskakizun handiko egoeren aurrean gure nerbio-sistemak nola erantzuten duen ulertzea.
- Lanbide-jardunean sarrien agertzen diren emozioak identifikatzea (frustrazioa, ezintasuna, errua, amorrua, etab.).
- Emozioak erregulatzeko teknikak ikastea ariketa praktikoen bidez.
- Higadura profesionala prebenitzeko baliabide pertsonalei buruz hausnartzea.
Elena Urigoitia elkargokide eta terapeutak emango du tailerra gazteleraz baina partaide bakoitzak aukeratzen duen hizkuntzan parte hartzeko aukera izango du.
Saioa azaroaren 9an egingo da, 16:30-19: 30 ordutegian.
Elkargoaren egoitzan presentzialki edo modu telematikoan parte hartu ahal izango da.
Tailerra Gipuzkoako elkargokideei eskainia dago eta doakoa izango da.
OHAR GARRANTZITSUA: Online parte hartu ahal izateko, kamera piztuta eta mikrofonoa aktibo izan behar dira, elkargokideak hala baloratzen badu interakzioan aritzeko.
Inscripción cerrada. Se ha alcanzado el número máximo de inscritos.

