Saltar al contenido principal
GIPUZKOA
ContactaMapa Web
Síguenos enFacebookEnlace a la cuenta del Consejo General del Trabajo Social en FacebookYoutubeEnlace a la cuenta del Consejo General del Trabajo Social en Youtube

MELILLA ETA ETORKINEN HARRERA - MELILLA Y LA ACOGIDA A INMIGRANTES

martes 28 de junio de 2022 GGLE -COTSGKO
MELILLA ETA ETORKINEN HARRERA

Gipuzkoako Gizarte Langintza Elkargo Ofizialak jatorri ezberdinetako etorkinen inguruan azken hilabeteetan gertatzen ari diren gertaera tamalgarrien aurrean honela adierazten gara.

MELILLA Y LA ACOGIDA A INMIGRANTES

Desde el Colegio Oficial de Trabajo Social de Gipuzkoa nos pronunciamos ante los lamentables acontecimientos que vienen sucediendo en los últimos meses en torno a los inmigrantes de diferentes procedencias.*

ADIERAZPENA Gizarte Langintzak giza eskubideen defentsaren eta aldarrikapenaren alde egiten du eta hauen urraketak ematen direnean ezinbestekoa da gure desadostasuna adieraztea, eta bide batez, giza eskubideak errespetatzen ez dituzten ekintzak salatzea.

Europa eta orokorrean Ipar-hemisferioko herrialdeen immigrazio politikak, Hegoaldeko herrialdeetatik datozen etorkinei euren mugak ixtea dute helburu, gure nazioak “gureak” eta “guretzako” gotorlekuak izango balira eta hau bermatu nahian giza
eskubideen urraketak burutzen ari dira.

Urrutira joan gabe, Irun eta Bidasoako erreka eta inguruetan, Espainia eta Frantziako mugetan zendu diren etorkinak, eta azken egunotan Espainia eta Maroko arteko mugan, Melillan gertatu den sarraskia ditugu adibide argi.

Gizarte arloan lan egiten duen entitate bat gara eta Gizarte Langintzako printzipio etikoak oinarri harturik, botere publiko guztiei eskatzen diegu zuzentasunez eman diezaiela harrera eta arreta gure lurraldera iristen diren pertsona orori, beraien
nazionalitate, kultura, kolore, erlijio e.a. aintzat hartu gabe. Lege guztien gainetik giza eskubideak jarriz.

Bizitza erdigunean jarririk, honelako ezbeharrak saihestea ezinbestekoa da, gizarte modura arriskua baitugu honelako gertaerak ohikoak bihurtuz atzean dagoen errealitate gordina ez ikusteko.

Pertsona guztiok dugu helburu, bizitza duin, aske eta justu bat izatea, eta edonork emigratu dugu, genuke edo emigratuko dugu hau lortzeko. Bereizkeriarik egin gabe.

* DECLARACION*

El Trabajo Social apuesta por la defensa y reivindicación de los derechos humanos, y cuando estos se vulneran en necesario manifestar nuestro desacuerdo y denunciar las acciones que no respetan los derechos humanos.

Las políticas de inmigración de Europa y, en general, de los países del hemisferio norte, tienen como objetivo cerrar sus fronteras a los inmigrantes procedentes de los países del Sur, nuestras naciones se conviertan en fortalezas “nuestras” y “para nosotras” y para garantizarlo están llevando a cabo violaciones de los derechos humanos.

Sin ir más lejos, los inmigrantes que han fallecido en los arroyos y alrededores de Irún y Bidasoa, en la frontera entre España y Francia, y en los últimos días en la frontera entre España y Marruecos, la masacre que se ha producido en Melilla. Son claros
ejemplo de la vulneración de los derechos humanos de los inmigrantes.

Somos una entidad que trabaja en el ámbito social y partiendo de los principios éticos del Trabajo Social, pedimos a todos los poderes públicos que reciban y atiendan con justicia a todas las personas que llegan a nuestro territorio, independientemente de su nacionalidad, cultura, color, religión, etc. Poniendo por encima de todas las leyes los derechos humanos de estas personas.

Debemos poner la vida en el centro, es imprescindible evitar este tipo de catástrofes humanas, ya que como sociedad corremos el riesgo de no ver la cruda realidad que hay detrás, convirtiendo este tipo de hechos en habituales.

Todas las personas tenemos como objetivo, tener una vida digna, libre y justa, y cualquiera de nosotras y nosotros hemos emigrado, emigraremos o emigraríamos para lograrlo. Sin discriminaciones.

Comentarios

Aún no hay comentarios